
"Vive l'amour" (Tsai Ming-Liang)
2026(e)ko urriaren 3(a), larunbata
Tabakalera
Donostia, Gipuzkoa
4,50 €
Zinea eta artea: Tsai Ming-Liang Javier H. Estradak komisariatutako zikloa da. Gaur egun la SEMINCI jaialdiaren ko-zuzendaria. Saioak Javier H. Estradaren aurkezpen bat izango du. Vive l´amour, Tsai Ming-Liang, Taiwan, 1994, 108' Taipeiko hiri-oihan zalapartatsuan, benetako giza harremanak urriak dira. Luxuzko pisu huts bat ustekabeko topagunea bihurtuko da. Bertan, bizimodu barkatia duten hiru pertsonak, oharkabean, teilatu bera partekatuko dute. Kang kolunbario saltzaileak giltza bat hartzen du sarraila batetik norbaitek han ahaztu duela ikusi ostean. Lanak behartuta egun osoa alde batetik bestera ibili ondoren, Mayk — higiezinen agentea — eta Jungek — kaleko postu baten jabea — kasualitatez ezagutzen dute elkar, eta, gauez, txinparta sortuko da. Mayk eta Jungek ez dute inondik ere pentsatzen eurak oheratzen diren pisua Kangek beretzat har dezakeela uste duen bera denik. Lizunkeriaz eta desiraz gainezka dagoen ezkutaketa-joko batean jolasten dira eta horrek guztiak biziago sentiarazten die euren bakardadea eta barruko hutsunea. Taipéiko laurogeita hamarreko hamarkadako jendearen erretratu honetan, hiri-isolamenduaren erdian intimitatearen eta berotasunaren bilaketa desesperatua adierazten duten hainbat egoera komiko agertzen dira. Michelangelo Antonioniren hiri-gogaitasunaren ikerketaren arrastoari jarraitzen dion film honek bizitza modernoaren bakardadea gordin irudikatzen du. Horrekin, Tsai Ming-Liang nazioarteko zinemagile ospetsuak film onenaren Urrezko Lehoia irabazi zuen Veneziako Nazioarteko Zinemaldian, nazioarteko zinemaldi handien sail ofizialean lehen aldiz sartzea lortu ondoren. Filmak hiru Golden Horse Sari irabazi zituen Taiwanen: Film Onena, Zuzendaritza Onena eta Soinu Grabazio Onena. 2025ean, Veneziako Nazioarteko Zinemaldiko Venice Classics sailerako hautatu zuten, eta 4Kko zaharberritze batekin ezagutzera eman zen tokira itzuli zen.