
Zallako Jaiak 2026: "Azken eguzkiloreak"
2026(e)ko urriaren 3(a), larunbata
Zalla
Gratis
Zallako 2026ko Jaien barne. Urriaren 3an, Azken eguzkiloreak ikuskizuna egongo da Zallan. Antzerki honek berriro beste abentura dibertigarri batean murgilduko gaitu. Bertan TXONTXONGILOAK, MASKARAK, ANTZERKIA, UMOREA eta IRUDIMENA dantzan ikusiko ditugu. EUSKAL KULTURAren adierazgarria den EUSKAL MITOLOGIA landuz. Sinopsia “ONGI ETORRI” baserriko KATTALIN herrira jeitsi eta bere lagun guztiak desagertu direla ohartuko da. Herrian ez du gertatu denaz inongo erantzunik topatuko. Beraz adorez bete eta MARI Jainkosari galdetzera abiatuko da, nahiz eta basoan betirako arrapatuta geratu daitekeela jakin. Hemendik aurrera, KATTALIN, MITOLOGIAN murgilduko da haziko den AZKEN EGUZKILOREA topatzeko. Bertan, MARI, BASAJAUN, TARTALO, GALTZAGORRIAK eta JENTILAk ezagutuko ditu. Baita GAUEKO Beldurgarria ere.