
Iruñeko Topaketak 2026: "Magia eta soinuen eta ahotsen ispiluak", Unsuk Chin
2026(e)ko urriaren 4(a), igandea
Auditorio Baluarte
Iruñea, Nafarroa
Gratis
2026ko Iruñeko Topaketen egitarauaren barruan. Akrostichon-Wortspiel eszenekin hasi eta Alice in Wunderland operarekin buka, haurtzaroko ametsa eta bokalizazioa, birtuosismoarekiko eta joko demoniakoarekiko lilurarekin batera, nagusi dira Unsuk Chin musikagilearengan, zeinarentzat abiaduraren maitasunak soinu-liluraren mundua eratzen baitu. Ghinekin solasean aritu da Ramon Lazkano, eta konposizio garaikidearen bi aditu handiek soinu-irudimenaren misterioa eta indarra aztertu dituzte elkarrizketan zehar. Elkarrziketaren ondoren 2026ko Topaketetara gonbidatutako musikagileen obrekin kontzertu aparta eskainiko da. Hari-laukote bat elektronikarekin, hari-laukote hutsa eta klarinete baxua gehi soprano bat osatuko dute kontzertuaren errepertorio paregabea, XXI. mendeko musikarik onenaren isla. 4Sonora, hari laukotea Elina Viluma-Helling, sopranoa Eduardo Raimundo, klarinetea *Programa Unsuk Chin ParaMetaStrings, hari-laukotea eta elektronikarako (25′) Ramon Lazkano Etze, hari-laukoterako (17′) Mauricio Sotelo Cuarteto n.3 (13′) Beat Furrer Letanie, hari-laukotea, klarinete baxua eta sopranorako (20′)