Zerdago
← Itzuli agendara
ErakusketaKulturklik

Amaia González Llama: "Kultura-espazioak, berdintasun-espazioak"

2026(e)ko urriaren 5(a), astelehena

Portalea

Eibar

Gratis

Gogoetarako gunea. Kultura-espazioak, berdintasun-espazioak. Amaia González LLama, soziologo, ikertzaile eta aktibista feminista. 1996ko irailaren 28an inauguratu zen Portalea. Kulturgune honek 30 urte betetzen ditu. Baliabide ezinbestekoa bihurtu da herriko talde sozial, kultural eta kirol-arlokoentzat, Eibar eta eskualdeko herritarrentzat eta euskal artistentzat. Kultur zabalkunderako, herritarren partaidetzarako, prestakuntzarako eta aisialdirako guneak ditu. Hogeita hamargarren urteurrenaren harira, erakusketa handi batek eta hitzaldi-ziklo batek osatutako programa bat aurkezten da. Hitzaldietan horrelako espazioek gure komunitatearentzat duten garrantziaz hausnartuko da, eta ate irekien egunak antolatuko dira, Portaleko eguneroko jarduna behatu ahal izateko.