Zerdago
← Itzuli agendara
Iruñeko Topaketak 2026: "Naturale"
MusikaKulturklik

Iruñeko Topaketak 2026: "Naturale"

2026(e)ko urriaren 7(a), asteazkena

Ciudadela

Iruñea, Nafarroa

5.95€

2026ko Iruñeko Topaketen egitarauaren barruan. Programa honek ibilbide tinbriko eta adierazkor aberatsa proposatzen du biola eta marinbaren arteko elkarrizketaren inguruan. Bartóken energia erritmikotik eta sustrai herrikoitik abiatuta, kolorea, keinua eta erresonantzia esploratzen dituzten hainbat kulturatako hizkuntza garaikideetara zabaltzen da bidaia. Ignatowicz, Khayam eta Tabakova konpositoreen obrek bi musika-tresna horien alderdi ezberdinak erakusten dituzte, birtuosismoaren, intimitatearen eta oroitzapenaren artean. Berioren Naturalerekin amaitzen da. Hartan, tradizioa eta modernitatea elektronikaren bidez uztartzen dira formazio honetarako obra garrantzitsuenetako batekin. Soinu-bidaia honek antzinakoa eta gaur egungoa lotzen ditu, eta adierazpen-dimentsio berriak aurkitzen ditu musika-tresnen konbinazio berezi honetan. Isabel Villanueva, biola Conrado Moya, marinba Héctor Varela, elektronika Béla Bartók, 1881-1945 “Romanian dances” biola eta marinbarentzat, 8min Anna Ignatowicz,1968 “Toccata” marinbarentzat, 7min Golfam Khayam, 1983 “Duochrome” biola eta marinbarentzat, 6min Dobrinka Tabakova,1980 “Suite Pirin” biolarentzaat, 7min Luciano Berio, 1925-2003 “Naturale” (siziliako melodiak) biola, perkusioa eta aurregrabatutako elektronikarentzat, 20min