Zerdago
← Itzuli agendara
LGTBIQ+ Programa 2026: "ANDER"
ZinemaesKulturklik

LGTBIQ+ Programa 2026: "ANDER"

2026(e)ko urriaren 7(a), asteazkena

Amaia KZ

Irun

ANDER. Roberto Castón. Euskadi. 2009. 128’ Drama / Landa bizitza / Homosexualitatea. Anderrek gorabehera handirik gabeko bizimodua darama. Lantegi batean eta baserriko lanetan aritzen da. Bertan, amarekin eta arrebarekin bizi da. Egun batean, hanka bat hautsi eta familiak etorkin perutar bat, Jose, kontratatuko du baserriko lanak egiteko. Joseren etorrerak etxeko bizimodua eta Anderren bizitza aldatuko ditu, baserritarraren barnean gatazka handia eraginez. Jatorrizko bertsioa (euskaraz) gaztelaniazko azpitituluekin.