Zerdago
← Itzuli agendara
"What Remains: The Life and Work of Sally Mann" (Steven Cantor)
ZinemaesKulturklik

"What Remains: The Life and Work of Sally Mann" (Steven Cantor)

2026(e)ko urriaren 10(a), larunbata

Tabakalera

Donostia, Gipuzkoa

4,50 €

Saio hau Kutxa Fundazioarekin kolaborazioan antolatuta dagon eta Anne Morinek aurkeztuko du, Kutxa Fundazioa Artegunearen Sally Mann: Macula et materia erakusketaren komisarioak. What remains: The Life and Work of Sally Mann, Steven Cantor, AEB, 2005, 80’ Sally Mann, munduko argazkilari garrantzitsuenetakoa da. Bere lanak ikusleen balioak eta jarrera moralak zalantzan jartzen ditu. Time aldizkariak «Amerikako Estatu Batuetako argazkilaririk onena» izendatu zuen. 1992an egin zen ezaguna nazioartean, Immediate Family lanarekin, bere seme-alaben argazki konplexu eta enigmatiko sortarekin. Steven Cantorrek polemika iturri izan zen Blood Ties film labur sarituan islatu zuen lan hori. Cantor berriro itzuli da Mannengana WHAT REMAINS pelikulan bere funtsezko sorkuntza lan berriaren jarraipena egiteko: heriotzaren eta deskonposizioaren hainbat alderdiri buruzko argazki-serie bat. Sally Mann ez da jarrera epela hartzekoa, heriotzaren aurrean dituen sentimenduei buruz hausnartzen du, argazkilaritza garaikidearen mugak aztertzen jarraitzen duen bitartean. Bere etxean ikusten dugu pelikulan, Virginiako etxalde batean, bere senarrak eta bere seme-alaba helduek inguratuta. Garatzen duen heinean bere prozesu artistikoa ezagutarazteko duen prestutasunak bere munduko ateak irekitzen dizkigu. Bost urtetan zehar, WHAT REMAINSek mugarik gabeko sarbidea eskaintzen du Mannen obraren etapa askotara, eta oso ohikoa ez den begirada eskaintzen dio artista adierazgarri bezain distiratsu honi.