
Art&Music 2026: Andrea Vanzo
2026(e)ko urriaren 11(a), igandea
Museo Guggenheim Bilbao
Bilbo, Bizkaia
35 / 40 €
ART & MUSIC ekimenak hainbat adierazpen artistiko batzen ditu Museoko Atrio ikonikoaren esparruan. Art & Music-en, egungo erakusketez eta nazioko eta nazioarteko egileen kontzertuez gozatu ahal izango duzu zure lagunekin batera, proposamen kultural oso garaikidean. Ordutegia 20:30: Museoa bisitatzeko irekiera 22:00: kontzertuaren hasiera Andrea Vanzo Andrea Vanzo Italiako Bolonia hirian bizi den musikari eta konpositorea da, sari ugari irabazi dituena bere ibilbidean zehar. Nostalgia kutsua darion giro goxoa iradokitzen duten konposizio postminimalistak egiten ditu, eta ukitu zinematografikodun lengoaia musikal berria sortu du musika klasiko garaikidea pop eszenako elementuekin uztartuz. 2022ko urrian Intimacy Vol. 1 argitaratu zuen, bakarkako piano-piezaz osatutako lan bat. Diskoa egiterakoan, beretzat garrantzi emozional handikoak diren lekuak izan zituen inspirazio-iturri Vanzok: natura betean dagoen bere etxea, Italiako paisaia ederrak. Bere kantuetan gizakien eta naturaren arteko harremana, maitasuna, emozioak eta adierazpen-askatasuna jorratzen ditu gehienbat. 2024ko otsaila eta martxoaren artean, Vanzok Europan zehar bira egin zuen: guztira zortzi kontzertu Londres, Paris, Berlin, Milan, Madril eta Bartzelonan; guztietan sarrerak agortu ziren. 2024ko martxoan baita ere, AEBko G.A.N.G. (Game Audio Network Guild) sari entzutetsua jaso zuen Song of Storms kantuaren bertsioagatik. Andrea Vanzok beste bira bat prestatu du Intimacy Vol. 2 album berria aurkezteko.