Zerdago
← Itzuli agendara
Iruñeko Topaketak 2026: "ADI", Taxio Ardanaz
ErakusketaKulturklik

Iruñeko Topaketak 2026: "ADI", Taxio Ardanaz

2026(e)ko urriaren 2(a), ostirala → 2026 urr. 12(a)

Iruñea, Nafarroa

Gratis

2026ko Iruñeko Topaketen egitarauaren barruan. Gaur egun dauzkagun eskubide gehien-gehienak pankarta baten atzetik defendatu eta borrokatu ziren. Mende bat baino gehiago igaro da izara, oihal edo plastiko zati bat bidegabekeria salatzeko eta kolektiboa eraikitzeko gehien erabiltzen den euskarria denetik. Batzuek aldatu egin dute historiaren bidea, baina, bestelako herri adierazpen grafiko batzuk ez bezala, pankarta ez da artxibatzen eta ez da gordetzen: pankarta egiteko premiaren ondotik ez da haren arrastorik geratzen. Horrexegatik da garrantzitsua haren memoria aldarrikatzea, eta, harekin batera, kalera atera duten gizarte mugimenduena, dantzatuz, abestuz eta oihukatuz, irudi bati, desira bati eta, batez ere, ekintza politiko eraldatzaile bati lotuz.