Zerdago
← Itzuli agendara
"Nork-Nori-Zer: discriminación en el alquiler"
ErakusketaesKulturklik

"Nork-Nori-Zer: discriminación en el alquiler"

2026(e)ko urriaren 1(a), osteguna → 2026 urr. 15(a)

Centro Cívico Iparralde

Gasteiz, Araba

Gratis

Vitoria-Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzua eta Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) gazteei zuzendutako hainbat proiekturi laguntzen eta garatzen ari dira. Testuinguru horretan, EGK-k Nork-nori-zer proiektua egin zuen, gazteek emantzipatzeko eta Euskadin etxebizitza duina izateko dituzten zailtasunak agerian uzteko. Alokairuko kuota altuak, soldata baxuak eta etxebizitza eskuragarrien aukera eskasia dira gazteek modu independentean bizi ahal izateko gainditu behar dituzten oztopoetako batzuk. Hala ere, jakin badakigu gazteak ez direla kolektibo homogeneoa: hots, talde horren barruan errealitate ezberdinak daude, eta gazte guztiek ez diete oztopo berdinei aurre egiten. Kultura, jatorria, generoa, sexu-orientazioa, administrazio-egoera edo hezkuntza maila bezalako faktoreek eragin zuzena izan dezakete etxebizitza eskuratzeko aukeretan. Besteak beste, gazte migratzaileek edo legezko estatusa zalantzazkoa dutenek askoz ere zailtasun handiagoak dituzte etxebizitza bat alokatzeko, higiezinen merkatuan dauden aurreiritzi, xenofobia eta arrazakeriaren ondorioz. Erakusketak ilustrazioa, narratiba grafikoa eta eduki soziala uztartzen dituen ibilbide bat proposatzen du, kontzientzia sortzeko, pentsamendu kritikoa sustatzeko eta alokairuko diskriminazioaren eta horrek gazteengan duen eraginaren inguruko elkarrizketarako espazioak irekitzeko. Erakusketak ilustrazioa, narratiba grafikoa eta eduki soziala uztartzen dituen ibilbide bat proposatzen du, kontzientzia sortzeko, pentsamendu kritikoa sustatzeko eta alokairuko diskriminazioaren eta horrek gazteengan duen eraginaren inguruko elkarrizketarako espazioak irekitzeko. Gonbidatzen zaituztegu etxebizitzarako eskubideari buruz ikuspegi artistiko, sozial eta eraldatzailetik hausnartzeko Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta dezakezu webgune hau. Bertan, proiektuaren inguruko txostenaz gain, problematikaren nondik norakoak laburbiltzen ditu.