Zerdago
← Itzuli agendara
"Numax presenta…"
ZinemaesKulturklik

"Numax presenta…"

2026(e)ko urriaren 15(a), osteguna

Tabakalera

Donostia, Gipuzkoa

4,50 €

Proeikzioa hau KOOPERATIBA. Bizitza dokumentatu mintegiaren parte da. Saio hau Ángel Calvo Ulloak aurkeztuko du, KOOPERATIBA erakusketaren komisarioak. Numax presenta…, Joaquim Jordà, Espainia, 1980, 102’ 1977an, Numax, S. A. enpresa katalanaren jabeek enpresa ixteko asmoa agertu zuten, eta sozietatea ordainketa-etenean sartu zen. Numaxeko langile talde bat antolatzen hasi zen eta ekoizpena modu autogestionatuan berreskuratzea lortu zuten. Bi urtez aurrera ateratzeko borrokan aritu ondoren, euren bizitzak aldatu eta ekoizpen-katea utzi ondoren, Joaquim Jordàri esperientzia hori erretratatzeko film bat egiteko eskatu zioten. Erresistentzia kutxako 600.000 pezetak bildu eta Numaxeko Langileen Batzarrak Numax presenta ekoitzi zuten. *Betacam SP baten digitalizazioa da, PAL (720x576) bereizmenarekin.