Zerdago
← Itzuli agendara
Elkarguneak 2026: "Periodismo Cultural: construir un horizonte de atención (Kultura-kazetaritza: arretazko ortzi-muga eraikitzea)"
ErakusketaKulturklik

Elkarguneak 2026: "Periodismo Cultural: construir un horizonte de atención (Kultura-kazetaritza: arretazko ortzi-muga eraikitzea)"

2026(e)ko urriaren 15(a), osteguna

Ciudadela

Iruñea, Nafarroa

Gratis

Elkarguneak: begiradak beste diziplina batzuetara kultur proiektu feministaren hirugarren edizioa Ziudadelako Arma aretoan antolatuko da: lau saio izanen dira, bat hilabete bakoitzeko, irailaren 24tik abenduaren 10era bitarte. Zikloa Iruñeko Udalak antolatzen du, eta Letraheridas programak eginen ditu komisario-lanak. Egitasmoak diziplina artistiko desberdinetako emakumeen arteko topaketak proposatzen ditu elkarrizketan aritu daitezen, eta gai batean aditua den emakume nafar bat arituko da bitartekari-lanetan. Horrez gain, zuzeneko podcast bat barne hartzen du zikloak. Hauek dira gonbidatu dituzten emakumeak: Regina López Muñoz eta Lucía Bahona itzultzaileak; Marta Echeverría, María Guerra eta Pepa Blanes kazetariak; Aloma Rodríguez idazlea; eta Samantha Hudson diziplina anitzeko artista, zeinak María Barrier eduki-sortzailearekin batera podcasta gidatuko baitu. Saioak doan dira, leku guztiak bete arte, eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea. Urriari dagokionez, hilaren 15ean izanen da hitzordua, ostegunarekin: Periodismo Cultural: construir un horizonte de atención (Kultura-kazetaritza: arretazko ortzi-muga eraikitzea) topaketa eginen da, iraileko saioaren ordu berean. Honako hauek izanen dira protagonistak: Marta Echeverría kultura-kazetari nafarra, Hoy empieza todo programaren zuzendari eta aurkezlea; eta Aloma Rodríguez idazlea, egun kultur laguntzailea Radio 3 irratian. Laura Puy Muguiro kazetari nafarrak gidatuko du topaketa: Diario de Navarran erredaktore-lanetan dihardu eta Nafarroako Unibertsitateko irakasle elkartua da.