Zerdago
← Itzuli agendara
PUAJ! 2026: "Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?"
AntzerkiaKulturklik

PUAJ! 2026: "Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?"

2026(e)ko urriaren 18(a), igandea

Juanba Berasategi Aretoa

Pasaia

11 €

PUAJ! 2026 - Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien barne. Hiru aktore daude (baina lau pertsonaia), Luciak identitate disoziatuaren nahasmendua baitu, hau da, nortasun anizkoitza. Horrenbestez, Yoldi ere aipatu behar dugu ezinbestean, Luciaren beste “ni” edo identitatea, Luciak duen traumagatik desgaitasun intelektualak dituen emakume gisa bere buruarentzat sortutako nortasuna. Beste bi pertsonaia ere badaude, adimen artifizialak badira ere: Alexa eta Emanuel. Martina, berriz, psikiatra da. Misantropo samarra da, eta ezin du gehiago. Ezin dio bizitzari aurre egin. Ez da Lucia alabari laguntzeko gai. Amore emango al du? Agian, bai. Jakina, hiruretako, barkatu, lauretako inork ez daki gainerakoei zer gertatzen zaien, ezta haien etsipenak eta sekretuak zein diren ere. Hala ere, bada zerbait ukaezina: bizitza honetan gertatu zaien onena elkar ezagutzea eta beren bideak gurutzatzea izan da. Fitxa artistikoa: Interpreteak: Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Telmo Irureta Zuzendaritza: Mireia Gabilondo Gune eszenikoa: Fernando Bernués Jantziak: Ana Turrillas Argiztapen dizeinua: David Bernués Zuzendari laguntzailea: Laia Bernués Teknika: Acrónica Producciones Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas Ekoizpena: Paola Eguibar Administrazioa: Maite Gorrotxategi Kartelaren diseinua: CDN (Emilio Lorente) Banaketa: Portal 71 Centro Dramático Nacional eta Tanttaka Teatroaren arteko ekoizpena.