
Kontatutako Zinea: "Inurri Itsuak"
2026(e)ko urriaren 22(a), osteguna
Tabakalera
Donostia, Gipuzkoa
Gratis (inscripción)
Igor Legarreta zuzendari eta gidoilariak bere hirugarren film luzearen sorkuntza prozesuaren inguruan hitz egingo du: Inurri itsuak. Pelikulak Zinemaldiko Zinemira saila ireki zuen eta Ramiro Pinillaren "Las ciegas hormigas" eleberrian oinarritua dago. Inurri Itsuak, Igor Legarreta, Espainia, Belgika, 2026, 101' Bizkaia, 1930. Denborale gogor baten ondorioz, tona-ikatzez beteriko itsasontzi ingeles batek hondoa jo du. Gauez, Algortako bizilagunak itsasertzean pilatzen dira urre beltza eskuratzeko. Sabas Jaureguik aukera paregabe ikusi du gertakari horretan; Josefa, haren emaztearentzat zantzu txar bat da. Emaztearen erreguei jaramonik egin gabe, Sabasek ekaitz bortitzerantz eramango ditu seme-alabak. Familiak pentsaezina egingo du negutik salba dezakeen edo betirako kondena dezakeen ikatza babesteagatik. Pelikula ez da proiektatuko.