Zerdago
← Itzuli agendara
"K-POP DANTZA LANTEGIA"
BesteKulturklik

"K-POP DANTZA LANTEGIA"

2026(e)ko urriaren 24(a), larunbata

Tabakalera

Donostia, Gipuzkoa

Inscripción

K-pop lantegi hau Dance cover desberdinak ikasteko egina da. Espazio atsegin eta dibertigarria sortu nahi dugu, gehien gustatzen zaiguna egiteko, dantzatzea. 12-15 eta 16-25 urte bitartean badituzu eta espazio hau zuretzat izan daitekeela uste baduzu, eman izena. "Guretzat K-popa adiskidetasuna da, dibertsioa da. Askatasun eta adierazpen modu bat da. Salbazioa. Batasun horretan, jende desberdina elkartzen da mugimendu berberaz gozatzeko.Tabakalerako Ispilua espazioan elkartzen gara, integraziorako eta gozamenerako leku sozial, seguru bat delako. Babesleku bat gaizki sentitzen garenerako ". Testu hau denon artean idatzi genuen urte honen hasieran antolatu genuen K-dada-rako. Oraingoan, Ispiluan espazioa aktibatzeko dantza tailer bat proposatu nahi dugu. Denbora bat daramagu Tabakalerako Ispilua espazioan elkartzen, eta topaketa horietatik sortu da Averix taldeak eskainiko duen dantza-tailer hau antolatzeko proposamena. Informazio praktikoa: Data: Urriak 24 Egun berean bi tailer egongo dira, adin tartearen arabera: 12-15 urte 16-25 urte Ordutegia: 17:00- 19:00 Lekua: Ispilua (3.solairuan) Lantegia doakoa da, baina izen ematea beharrezkoa izango da. Sarrerak web orrian edo infopuntuan (1.solairuan) eskuratu ahal izango dira.