Zerdago
← Itzuli agendara
"La estrategia del caracol" (Sergio Cabrera)
ZinemaesKulturklik

"La estrategia del caracol" (Sergio Cabrera)

2026(e)ko urriaren 25(a), igandea

Tabakalera

Donostia, Gipuzkoa

4,40 €

La estrategia del caracol, Sergio Cabrera, Colombia, Italia, Francia, 1993, 106’ Proiekzio hau Donostia Kulturaren Liburutegi Sarea, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Medialab Tabakalerak urtero Liburutegien Egunaren harira antolatzen duten egitarauaren barruan dago. Aurtengoan, eta Batuz trebatu lelopean, lankidetzak daukan garrantziari egin nahi zaio azpimarra, eta film dibertigarri eta sakon honek ederki adierazten du elkarrekin eginda, dena dela posible. Nork bere gaitasun, izaera eta abilezietatik, taldeari ekarpen handia egin diezaioke, eta denok batera ekinez beti izango gara indartsuago. Benetako gertaera batean oinarritua. Zaharberritu beharreko etxe zoragarri batean bizi den maizter talde baten istorioa kontatzen du. Ez dutela etxea utziko erabaki duten arren, bertan geratzeko moduak bilatu eta asmatu behar dituzte. Indarrez eusteko ideia alde batera utzita, Jacintok, erbestean zegoen anarkista espainiar zahar batek, estrategia berezi bat garatzea proposatzen du. Jabeak garaipenaren lehen une bat dastatzen du. Maizterrek hainbat espediente burutsu erabiltzen dituzte, eta bakoitzak kontrakoaren itxura hartzen du: lapurrak zintzoa dirudi, trabestia gazte erromantikoa da, ilegalak legean sinesten duela dio. Guztiak, euren indarguneetatik taldearen alde ari dira borrokan. Norgehiagokaren amaiera ezinezkoaren eta ezohikoaren garaipena izango da. Film hau Sylvia Duzanen oroimenari eskainia dago.