
"Gigante"
2026(e)ko urriaren 24(a), larunbata → 2026 urr. 25(a)
Teatro Gayarre
Iruñea, Nafarroa
25€/19€/12€
Mark Rosenblatt Zer aukeratuko du publikoki barkamena eskatzea ala bere jarrerari tinko eustea? 1983ko uda. Roald Dahl idazle ingeles ospetsuak bere azken liburuaren probak gainbegiratzen ditu, inprimategian sartu aurretik. Baina, duela gutxi argitaratu duen artikulu antisemitak eragindako eskandaluak zurrunbiloaren begian jarri du, eta zurrunbiloak ez du laster baretuko den itxurarik. Bere landetxean, bere ingurune pribatuko pertsonek eta argitaletxeen munduko beste batzuek lagunduta, bi hauen artean aukeratu beharko du: publikoki barkamena eskatzea ala bere jarrerari tinko eustea, bere ospea eta izen ona arriskuan jarriz. Benetako gertakarietan oinarrituta dagoen Mark Rosenblatten lan honek artista karismatikoaren erretratu poliedrikoa eskaintzen du, eta, umorez betetako ateraldiekin, iritzi haztatuaren eta erretorikarik arriskutsuenaren arteko aldea aztertzen du. Fitxa artistikoa: Egilea: Mark Rosenblatt Itzulpena: Joan Sellent Zuzendaritza: Josep Maria Mestres Antzezleak: José María Pou, Victòria Pagès, Xavier Ricart, Clàudia Benito, Aida Llop, Enric Arquimbau Eszenografia: Sebastià Brosa Jantziak: Nidia Tusal Argiztapena: Ignasi Camprodon Soinu-espazioa: Jordi Bonet Karakterizazioa: Toni Santos Koprodukzioa: Teatre Romea, Grec 2025 Festival de Barcelona