Zerdago
← Itzuli agendara
KAMELEOIAK GARA!: Zinea familientzat
ZinemaKulturklik

KAMELEOIAK GARA!: Zinea familientzat

2026(e)ko urriaren 25(a), igandea

Tabakalera

Donostia, Gipuzkoa

Um pequeno grande dia - Nara Aragão & Renata Roberta Azevedo Oso egun berezia da gaurkoa Ninarentzat. Goiz esnatu eta maitasun handiz prestatzen da: amak eta amonak besarkatu eta mimatu egiten dute, eta hunkituta, eskolako uniformea estreinatzen du. Prest sentitzen da! Bitxia eta argia, distiratsua. Ez zekiena zera zen, hainbeste izutuko zela inor ezaguna iruditzen ez zitzaion leku ezezagun batean bakarrik egonda. Baina bidean egiten dituzun aurkikuntzek egun handi honi aurre egiten lagunduko dizute. Poisson nuage - Noé García Itsaspeko hiri handi batean, arrain ñimiño bat. Txikiegia al da mundua arrain handiak bezala ikusteko? Camille & Chamäleon - Lucie Nichelmann Camille — hitzez hitz tonua markatzea maite duena — eta Camaleón, altuerari beldurra diona, banaezinak dira. Harik eta egun batean, bere joko gogokoenaren — ezkutaketan aritzea — erdian, Camillek bere laguna deskuidatzen duen arte. Biek dute beldurra eta harrokeria alde batera utzi eta euren arteko adiskidetasunaren balioa aitortzeko eta ñabardura berriak emateko modu propioa.