
Mapamunditarrak 2026
2026(e)ko irailaren 11(a), ostirala → 2026 urr. 25(a)
Iruñea, Nafarroa
2026ko Mapamunditarrak irailaren 11tik urriaren 25era bitartean izango da. Iruña, Uharte, Atarrabia eta Etxalar. Irailaren 11tik azaroaren 15era. Mapamunditarrak: Ehuntzen den soka bat *Hogei urte joan dira MAPAMUNDITARREN lehen edizioaz geroztik: hogei edizio, hogei galdera jarraian artearen bidez. Ibaiek ur ugari eraman dute. Programaren hasieran jaio ziren haurrak adin nagusikoak dira dagoeneko. Bihotz batzuk gelditu egin dira. Parte hartzen dugun mundu zahar, eder eta hautsi hau islatzen den ispilu bat balitz bezala, urtez urte luzaroan egindako kultur programa bat geure burua aurkitu eta, garenaz, izan garenaz edo izanen garenaz jabetzeko testuingurua da. Urteurren horren karietara, MAPAMUNDITARRAK 2026 programak belaunaldia kontzeptuari behatzea eta Tim Ingold antropologoak proposatutako sokaren eredua aztertzea proposatzen du. Eredu horretan, egileak belaunaldien baterako existentziaren alde egiten du, halako moldez non, pertsona bakoitzak, belaunaldi bakoitzak, bere haria, bere jarduna, soka bakarrera ekartzen baitu, komuna eta beti eraikitzen ari dena. Pilaren metaforari kontrajartzen dio, non azken belaunaldiak aurrekoa ordezkatzen duen, batak bestearen ondoren. Ehuntzen den soka horren inguruan, gertuko komunitate –batzuetan– intimoekin lan egiten duten bederatzi artista bildu ditugu; komunitatea artea egin ohi ez duten pertsonek osatzen dute, sortzen den lanak adinako balioa duen lankidetza prozesu baten bidez. Hala, edizio berri honetan, MAPAMUNDITARRAK praktika artistikoan jartzen du arreta berriz, topatzeko, lagun onekin egoteko eta pentsatzeko leku gisa. Inspiratzailea izateko asmotan. *Alexandra Baurès, Komisarioa EGITARAUA Topaketak 09/11, 19:00, ZIUDADELA, Mistoen eraikina, Iruña. Inaugurazioa artistak bertan daudela, elkarrizketa bidezko bisita. Sarrera librea da. Ordu bat. 09/25, 18:30-20:30, ZIUDADELA, Mistoen eraikina, Iruña. Batetik bestera, ALBA DE LA PORTILLAk gidatutako bisita, Mistoen eraikineko bere instalaziotik Arrotxapeko bere tailerrera. Doan. 15 leku. Izena emateko, 010era deitu. 10/16, 19:00, Kondestable, Iruña. Prise (Harrapaketa). OSCAR DEROUETen bideoaren emanaldia eta egilearekin solasaldia. Sarrera librea. 45 min. 10/17, 9:30 – 13:30, Etxalar. Hegaldia. OSCAR DEROUETek gidatutako txangoa Etxalarrera. Prezioa: 18 € (Iruñetik mikrobusean joan-etorria barne). 15 leku. Izena emateko: info@mapamundistas.com. 10/18, 12:00, ZIUDADELA, Mistoen eraikina, Iruña. Bisita gidatua erakusketara. Sarrera librea da. Ordu bat. Hitzaldi performatiboak 09/12, 19:00, ZIUDADELA, Arma Aretoa, Iruña. Iruditeria kolektibo bat sortzeko seta. Solas performatiboa ODOLKIDEEN KOMUNITATEAREN eskutik. Sarrera librea da. 45 min. 09/26, 19:30, NAFARROAKO MUSEOA, Iruña. Ondoren iristearen artea. Erritmoa, zaintzak eta bullerengea. ZARYS FALCON & ALBERTO PERANTÓNen hitzaldi performatiboa. Sarrera librea da. 45 min. Zinema Sarrera doan, aurrez izena emanda: Hemen. 09/15, 19:00, ITURRAMAKO CIVIVOXA, Iruña. Le garçon (Mutikoa). Zabou Breitman eta Florent Vassauten doku-fikzioa emanen da. 1 h eta 37 min, jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin Doan. 09/22, 19:00, ITURRAMAKO CIVIVOXA, Iruña. La combattante (Emakumezko borrokalaria). Camille Ponsinen dokumentalaren emanaldia. 1h eta 34 min, jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin Doan. 09/29, 19:00, ITURRAMAKO CIVIVOXA, Iruña. Apprendre (Ikasi). Claire Simonen dokumentalaren emanaldia. 1 h eta 45 min, jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin Doan. Lantegiak 09/13, 11:00-13:00, PILATEGIA, Atarrabia. Chôra ekintza-lantegia, CÉLINE DOMENGIEk emanen du. Doan. 20 leku. Izena emateko: Hemen. 09/27, 10:30-13:30, Kondestable, Iruña. Irun & Ehundu. Goiko irazki-hariko tapizaren hastapen lantegia, LAURITA SILES & JOSEBA EDESA Mutur Beltz egitasmoaren eskutik. Doan. 12 plaza (12 urtetik beherakoek plaza bakarra hartuko dute, heldu batek lagunduz gero). Izena emateko, 010era deitu. 10/9, 15:30-19:30, UHARTE ZENTROA, Uharte. Saio irekia JAIME VALLAUREren eskutik, performance eta marrazketa lantegia. 15 leku. Doan. Izena ematako: Hemen. Erakusketak ZIUDADELA, Mistoen eraikina, Iruña. 2026/09/11 – 2026/11/15. LAURITA SILES/ Memoria ehuntzen duten emakumeak (Karrantza eta Tanger artean memoria ehuntzea). PAULINE CHOLIER/ Anbuloa. ALBA DE LA PORTILLA/ Ad hoc. ODOLKIDEEN KOMUNITATEA / Margolana 2016-2026. VÍCTOR FORNIÉS/ Ezintasuna. IRATXE JAIO/ Desagertzen diren hitzen lexikoa. PILATEGIA, Atarrabia. 2026/09/12 – 2026/10/25. CÉLINE DOMENGIE/ Chôra