Zerdago
← Itzuli agendara
"Atlas_ Bukleak paperean"
BesteKulturklik

"Atlas_ Bukleak paperean"

2026(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

Tabakalera

Donostia, Gipuzkoa

Gratis (inscripción)

Lantegi honetan, paperezko animazio txiki eta labur bat eraikiko dugu, marrazkia, animazioa eta origamia uztartuz. Pertsona bakoitzak marrazki sekuentzia bat egingo du, aldaketa txikiekin, eta ondoren paperezko egitura baten bidez animatuko dugu loop amaigabe bat sortzeko. Animazio sinpleak egingo ditugu, ekintza labur eta errepikakorretan zentratuak, hala nola txalo bat jotzea, negar egitea edo belarra moztea. Aukera ezin hobea izango da tolestura teknika berri bat ezagutzeko eta paperak objektu interaktiboak sortzeko duen potentziala ulertzeko. Lantegian parte hartzeko ez da beharrezkoa animazioan edota ilustrazioan esperientzia izatea; helburua tolestura teknika berri bat ikastea eta ondo pasatzea da.