
Musikagileak 2026: TRIO MAGADIS
2026(e)ko urriaren 29(a), osteguna
Musikene. Centro Superior de Música del País Vasco
Donostia, Gipuzkoa
2026-2027ko Musikagileak zirkuituaren barne. FRÉDÉRIQUE CAMBRELING, arpa LAURENCE BANCAUD, arpa ELODIE REIBAUD, arpa Interpreteen oharra: Hiru musikari hauen jakin-min aseezinaz elikatzen den Trio Magadis taldea 2023an sortu zen: batetik, jotzeko modu berriak sortzeko eta bilatzeko jakin-minak, eta, bestetik, musikaren ezagutza, instrumentuen menderatzea eta norberaren esperientziak ematen diote zentzua proiektu honi. Lan-dinamika honetatik soinu unibertso zabala esploratzen duten lanak sortu dira, dimentsio poetikoa eta keinuaren lanketa bateratzen dituztenak. Zuriñe F. Gerenabarrenaren, Nuria Giménez-Comasen, Gabriel Erkorekaren eta Hélène Breschanden lan berriekin osatutako kontzertu honek soinu-bidaia zabal eta aberatsa ikertzen du, arpa batetik hiruraino sortzen diren aukera guztiak erabiliz.