
"Las hijas de Bernarda"
2026(e)ko urriaren 30(a), ostirala
Teatro Gayarre
Iruñea, Nafarroa
9 / 18 €
Taiat Dansaren lan honetan, pertsonaia ikusezina da Bernarda, agintaritza immateriala. Meritxell Barberá eta Inma García sortzaileek ama ezkutatu dute, bost alabak arretaz behatzeko eta euren itxialdia, larritasuna eta gatazkak bizitzeko. Bost ahizpek elkar zelatatzen dute —eta zelatatzen dituzte–, elkar behatzen dute —eta behatzen dituzte—, eta ekintza bakoitzean dantzatzen dira, espektatiba moralen arabera. Hain zuzen ere, kontrolatzeko modu sotil horrek ematen dio obrari intentsitate itogarria. Feminitatea arau-multzo baten gisara agertuko zaigu, non praktika, gorputz eta afektu oro egituratzen den hertsapenez, erresistentziaz eta indarkeriaz.Bi sortzaileek gure literaturako klasikorik gordinenetako bat interpretatuko dute, Bernardaren bost alaben itxialdia dantzara eramanez. Izan ere, emakume horiei esker gai unibertsaletan murgilduko gara, hala nola zapalkuntza, familia-tentsioak, kritika soziala eta askatasunaren eta identitatearen aldeko borroka. Taiat Dansak dakarren ikuskizun honetan dantza, zuzeneko musika, antzerkia, zinema, instalazioa eta arte bisuala elkartzen dira. Lorcaren jatorrizko testuak eta pasartea kuztartuta, Andaluziako folkloreari eta poetaren sentsibilitate artistikoari egindako omenaldia da hau. Fitxa artistikoa: Artistak: Lara Misó, Julia Cambra, Irene de la Rosa, Mariona Jaume Eila Valls, Wilma Puentes, Celia Sandoya. Konpainia: Taiat Dansa Ideia eta zuzendaritza: Taiat Dansa Koreografia: Meritxell Barberá, Inma García, dantzariekin batera Eszenografia: Alessio MeloniDantzariak Konposizio musikala: David Barberá Testuak: Paula OrtizDramaturgia: Roberto Fratini