Zerdago
← Itzuli agendara
Ja! Bilbao 2026 - Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia
Jaiak eta jaialdiakKulturklik

Ja! Bilbao 2026 - Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia

2026(e)ko urriaren 14(a), asteazkena → 2026 urr. 31(a)

Bilbo, Bizkaia

Gratis

Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko XVII. Jaialdia urriaren 14tik 31ra egingo da Bilbon. Aurten, jaialdiak iraupen luzeagoa eta gune berriak izango ditu. BBK Salan, bere egoitza nagusian, hasiko da, urriaren 14tik 18ra arte. Hurrengo asteburuan, urriaren 23tik 25era, entzunareto hauetara aldatuko da: zabaltze-lanen ostean zabalik den Bilboko Arte Ederren Museora eta, lehenbizikoz, Guggenheim Bilbao Museora, haren TOPArte programari esker. Azken asteko saioak, urriaren 29tik 31ra, Bidebarrieta Kulturgunean, Euskalduna Jauregian eta Bilborock aretoanizango dira. Espacio Joker eta edizio honetako hiru erakusketa-guneak gehituko zaizkie: Azkuna Zentroa - Mediateka BBK, Ibaiondoko Udal Barruti Zentroa-La Bolsa eraikina, Alde Zaharrean, eta Bilboko Eliptikoa, San Mamés eta Indautxu metro-geltokiak. Aurten, zientzia-fikzioa izango da gai nagusia, zentzurik zabalenean ulertuta, eta, hain zuzen, etorkizunari buruz hausnartzeko, oraina zalantzan jartzeko eta beste mundu batzuk irudikatzeko balioko digu. Gaia ikuspegi zabal eta zehar batetik jorratuko da, imajinario nagusiak —robotak, plater hegalariak, bidai espazialak eta denborazkoak, distopia eta utopia futuristak— eta beste sortze-esparruekiko (fantasia eta beldurra, kasu) lotura kontuan izanik. Ja! Jaialdiaren hamazazpigarren edizioan, irudimen gogoetatsuak eta umoreak bat egingo dute, errealitatearekiko ikuspegia zabaldu eta gai desberdinak aztertzeko, hala nola: AA, aurrerapen zientifikoak eta teknologikoak, espazioaren esplorazioa, arte-sorkuntzaren etorkizuna, nortasun-krisia aro digitalean eta etorkizuna proiektatzeko modu desberdinak. Zientzia-fikzioaren adituak baino, zientzia-fikzioaren bidez etorkizuna esploratu eta oraina zalantzan jarri duten idazleak, zinemagileak, zientzialariak eta artistak izango dira jaialdian. 2026ko protagonistak Narratiba garaikideari dagokionez, Michel Houellebecq eta Mariana Enriquez nazioarteko idazle ospetsuak eta espainiar literaturan erreferente diren Rosa Montero eta Ray Loriga nagusituko dira. Estilo desberdinetatik abiatuta, zientzia-fikzioarekin, fantasiarekin eta beldurrarekin lotura estua dute, eta, hain zuzen, edizio honetako gaiak jorratu izan dituzte. Michel Houellebecq, gure garaiko idazle garrantzitsuenetako bat, bigarrenez izango dugu Ja!-n, hamazazpi urte geroago. Rodrigo Blanco Calderón idazlearekin zientzia-fikzioarekiko duen grinaz arituko da hizketan. Genero horretan sartzen da bere obraren parte handi bat, eta etorkizuneko egoerak aurreikusteko ere balio izan dio, betiere gaurkotasunaren ikuspegi argi eta garratz batetik. Mariana Enriquez, gaur egungo fantasiazko eta beldurrezko idazle garrantzitsueneko bat, jaialdian izango da, ‘Conversación con la oscuridad’ bere azken liburuaren aurkezpen-biran. Páginas de Espuma argitaletxeak argitaratua, bere idazketaren eta politikaren, gizartearen, beldurraren eta beste genero-fikzio batzuen arteko loturen hausnarketa bat da. Bidebarrieta Kulturguneak, Páginas de Espuma argitaletxeak eta Ja! jaialdiak elkarlanean antolatutako topaketan parte hartuko du Mariana Enriquezek. Mariana Enriquez, gaur egungo fantasiazko eta beldurrezko idazle garrantzitsueneko bat, jaialdian izango da, ‘Conversación con la oscuridad’ bere azken liburuaren aurkezpen-biran. Páginas de Espuma argitaletxeak argitaratua, bere idazketaren eta politikaren, gizartearen, beldurraren eta beste genero-fikzio batzuen arteko loturen hausnarketa bat da. Bidebarrieta Kulturguneak, Páginas de Espuma argitaletxeak argitaratuaeta jaialdiak elkarlanean antolatutako topaketa honetan parte hartuko du Mariana Enríquezek Nazioartean ospe handiko Rosa Montero idazle espainiarrak lehenbizikoz bisitatuko digu. Carlos Briones biologo eta zientzia-dibulgatzailearekin bere ibilbideaz eta zientzia-fikzioarekin duen loturaz arituko da solasean. Bruna Husky erreplikatzailea protagonistatzat duen sagaren egileak gaur egungo alderdi ezezagun batzuk aztertu ditu literatura eta zientzia lotzen dituen ikuspegi desberdinetatik. Ray Lorigak, ‘Héroes’, ‘Tokio ya no nos quiere’ eta ‘Rendición’ eleberrien egileak, belaunaldi oso bati eragin zion, eta, izan ere, espainiar narratiba garaikideko idazle nabarmenetako bat da. Alfonso J. Ussía idazlearekin arituko da solasean, bere obran nagusitutako umoreaz eta rockak, zinemak, kultura herrikoiak eta etorkizun distopikoek osatutako imajinario literarioaz. Irudimen gogoetatsuaren beste egile eta eremu batzuk ‘Irrealaren errealitatea’ hitzaldian, Anna Starobinets idazle errusiarraeta Elia Barceló —fikzio gogoetatsuaren egile espainiar nagusietako bat— zientzia-fikzioaren, beldurraren eta fantasiazko literaturaren arteko muga lausoez eta genero horiek nortasuna, gorputza, gizakiaren mugak eta beste gai erreal batzuk irudimenetik jorratzeko duten gaitasunaz arituko dira hizketan. Azken belaunaldiko bi idazle garrantzitsuk, Sara Barquineroketa Carla Nymanek‘Generación glitch belaunaldia: bai mundu berria’ lelopean, narratibaren ikuspegi berri bat emango digute. Pantailak, nortasun digitalak eta tribu berriak dira —konspiratzaileak, incel-ak, transhumanistak— tarteka bere distopia bizi duela dirudien orainaren protagonistak. Zientzia, irudimena eta artea Zientziaren eta irudimenaren arteko lotura estua izango da edizio honetako elkarrizketa nagusietako bat: ‘Zientzia eta fikzioa: posible denaren artea’. Sara García Alonso astronauta, Mariano Sigman neurozientzialaria eta Laura Fernández idazlea izango dira hizketakideak. Zientziaren eta fikzioaren arteko joan-etorriko harremana eta ezagutzaren eta sorkuntza artistikoaren eragile den irudimena aztertuko dituzte. Zientzia-fikzioa ikuspegi ludiko eta zorrotz batetik ere aztertuko da. ‘Zientzia-fikzioaren zientzia’ izenburupean, Eduardo Sáenz de Cabezónmatematikariak eta Gisela Baños fisikari teorikoak beren detektagailu zientifikotik pasako dituzte zientzia-fikziozko obra ezagunenetako batzuk. Lorpenak, akatsak eta lizentziak aztertuko dituzte, eta baita zientzia-fikzioaren egitekoa ere zientzia-dibulgazioari dagokionean. Jaialdiaren eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren arteko lankidetzaz sortutako jarduera bat da, eta, izan ere, humanitateen eta kultura zientifikoaren arteko harremanak estutu nahi dituzte. Bilboko Arte Ederren Museoak ere bere espazioa izango du jaialdian, eta ez zentzu literalean. Manuel Fontán del Junco, Juan March Fundazioko erakusketa-zuzendaria, eta Agustín Fernández Mallo idazlea izango dira zabaldutako museoaren irekiera ospatzeko topaketa bereziaren protagonistak. Zientzia-fikzioari eskainitako edizio honetan, etorkizuneko museoez eta eremu birtualak eta eraldatze teknologikoak nagusitutako testuinguruan artea sortzeko, erakusteko eta harekin erlazionatzeko moduez hausnartuko dute. Rafael Orbegozo, Iberdrolako arte-bildumaren arduraduna, arituko da moderatzaile. Azcona, 100 urte (1926-2026) Rafael Azconaren mendeurrena izango da edizio honetako beste ardatza. Ehun urte beteko zituen egunean bertan, lagun eta lankide zituen Fernando Truebak, Maribel Verdúk, Manuel Gutiérrez Aragónek eta Bernardo Sánchezekgidoilari handia gogoratuko dute, eta baita hark utzitako ondarea ere, Espainiako eta Europako zinemaren film garrantzitsuenetako batzuek haren ikuspegi ironiko, zuhur eta humanoa baitute bereizgarri. ‘Los europeos’ obra-egilearen fazeta ezezagun bati ere omenaldia egingo zaio. ‘Azcona, umorista grafikoa’ izeneko erakusketak 1954 eta 1956 artean Pueblo egunkarian argitaratutako berrogeita hamar binetatik gora erakutsiko dizkigu. Idazlearen obra argitaratzen luze daraman Pepitas de Calabaza argitaletxeak berreskuratu ditu. Azconak ordurako ironiaz behatzen zituen eguneroko kontraesanak —burokrazia, zailtasun ekonomikoak eta hipokresia soziala—, eta baita marrazkietan islatu ere, zentsuraren mugak buru-argitasunez eta xalotasunez saihestuz. Urriaren 16tik 30era arte egongo da zabalikIbaiondoko Udal Barruti Zentroa-La Bolsa eraikinean, Bilboko Alde Zaharrean. Zinema, literatura, umorea eta jaialdiko beste klasiko batzuk Rodrigo Cortés zinemagile eta idazlea izango da jaialdiko ‘Umorezko 10 sekuentziarik gustukoenak’ hitzorduaren protagonista. Atal finko honetan, gonbidatuak aurrez hautatutako piezak aurkeztu eta komentatuko ditu Juan Basekin, pantailan ikusten diren aldi berean. Jaialdian klasiko bihurtutako atal dibertigarrienetako bat izango da, bere umoreari eta hizkuntza zinematografikoarekiko duen ikuspegi bereziari esker. Jaialdian, El Terrat ekoiztetxeak PlanetadeLibros espaziorako ekoiztu duen‘¿Te quedas a leer?’ podcastak irakurzaletasuna eta umorez jositako estilo librea konbinatuko ditu. Ikusleak laugarren denboraldiko lehen ateko zuzeneko grabaziora joan daitezke. Bárbara Goenaga eta Esti Gabilondo programa-aurkezleek Dolores Redondo edukiko dute gonbidatutzat. Albert Monteysek ‘La conjura de los necios’ eleberriaren egokitze grafikoa egin berri du. Ignatius J. Reillyren unibertso ahaztezinari ikuspegi berri batetik heldu dio, eta, Ja!-n ospatu beharra genuen, noski. Monteysek Enrique Murillo, Anagraman argitaratutako John Kennedy Tooleren eleberriaren sustatzaile nagusia, eta Iggy Rubín, umorezko literaturaren klasiko horren irakurle sutsua, izango ditu hizketakide. Monteysen ‘Harridura kosmikoa’ Azkuna Zentroko Mediateka BBKan ‘Albert Monteys: harridura kosmikoa’ erakusketak marrazkilariaren alderdi bat erakutsiko digu, zientzia-fikzioari lotzen zaiona. Bere ibilbidearen etapa desberdinetako lan-bilduma bat da: zientzia-fikziozko lehenbiziko lanetatik hasita (‘Calavera Lunar’ eta ‘Carlitos Fax’)duela gutxiko obretaraino(‘Universos’ eta ‘Matadero Cinco’). Umoreak, irudimenak eta kosmosarekiko lilurak bat egiten dute giza baldintzaren gaineko hausnarketarekin. Aipagarria da egileak zientzia-fikzioari emandako tratamendua, ezohizkoa dena gertukoa eta egunerokoa bihurtzen baitu. Erakusketa urriaren 6tik azaroaren 1era arte egongo da ikusgai, Azkuna Zentroko Mediateka BBKan. Lan horietako batzuk Bilboko Eliptikoa, San Mames eta Indautxu tren-geltokietan ikusiko dira, azaroaren amaierara arte. Musika, ikuskizunak eta amaiera martetarraMusikak eta ikuskizunek osatuko dute egitaraua, zientzia-fikzioaren iruditeriari bereziki lotutako hainbat proposamen ludikorekin. Hidrogenessek, Carlos Ballesterosek eta Genís Segarrak osatutako bikoteak,musika elektronikoa, pop-kultura, literatura eta umorea bat egiten dituen unibertso berezia eszenaratuko du, eta, aldi berean, okasiorako hautatutako sekuentzia zinematografikoak ikusiko dira. Tor eta Txoborro Magoek familia osoarentzako ikuskizuna emango dute euskaraz. Fantasia, umorea eta harridura nagusituko dira. ‘TnT’ magia eta steampunk ikuskizun bat da, non bi magoek tresna harrigarriak erakutsiko dizkiguten: adimen irakurgailu artxifamatua, munduko euritakorik zorrotzena, espiral hipnotizatzaileak eta bestelako aparatu bikainak. Bilborocken, ‘Mars Attacks!’ festarekin amaituko da egitaraua. Martetarrek hartuko dute gunea, eta, hain zuzen, buru handiko estralurtarrak, bitan zatitutako kanixeak eta DJ Blackypub-en saio erretrofuturista nagusituko dira. Jaialdirako sarrera, partaidetza eta lagunak Edizio honetako ekitaldietarako sarrera guneen eta jardueren araberakoa izango da: batetik, sarrera librea tokia bete arte, eta, bestetik, ordaindutako sarrera, ia sinbolikoa gehienetan, tokia gorde eta hobeto antolatzeko. Jaialdiko webean egongo da ekitaldietako sarrerei buruzko informazioa, eta bertan eskuratu ahal izango dira irailaren 23tik aurrera. Guggenheim Museoaren kasuan, aldiz, bertako lagunek izango dute lehentasuna, eta gainerakoek hilaren 30era arte itxaron beharko dute. Aurten ere, ikusleen parte-hartzea funtsezkoa izango da, jardueren zein lagunen bitartez. Ja!-ren Lagunak bazkidetzak, 2025ean hasitakoak, abantaila berriak eskainiko ditu; hala nola, jaialdiko jarduera guztietara lehentasunezko sarbidea, doan. www.jafestival.com webean kontsulta daiteke 2026ko egitaraua eta jaialdiaren historia 2010az geroztik. Bertan, ekitaldi gehienak streaming bidez jarrai daitezke; ondoren, jaialdiko YouTube kanalera igoko dira, elkarrizketa eta zinema-sekuentziak konbinatzen dituzten jarduerak eta ekitaldiak izan ezik. JA! 2026ko EGITARAUA Asteazkena, urriak 14 19.00 | BBK Sala XVII. edizioko inaugurazioa ROSA MONTERO CARLOS BRIONESekin elkarrizketan Sarrera behar da. Liburu-sinaketa Osteguna, urriak 15 19.30 | BBK Sala ‘La conjura de los necios’ IGGY RUBÍN, ENRIQUE MURILLO & ALBERT MONTEYS Sarrera behar da. Liburu-sinaketa Ostirala, urriak 16 18.30 | BBK Sala ‘Irrealaren erreala’ ANNA STAROBINETS & ELIA BARCELÓ Ingelesez, aldibereko itzulpenarekin Sarrera behar da. Liburu-sinaketa 20.00 | BBK Sala Kontzertua/ Ikuskizuna HIDROGENESSE Sarrera behar da Larunbata, urriak 17 12.00 | BBK Sala Podcasta · ‘¿Te quedas a leer?’ BÁRBARA GOENAGA & ESTI GABILONDO DOLORES REDONDOrekin elkarrizketan Sarrera librea tokia bete arte 19.30 | BBK Sala ‘Zientzia-fikzioaren zientzia’ EDUARDO SAENZ DE CABEZÓN & GISELA BAÑOS Sarrera librea tokia bete arte. Liburu-sinaketa EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntzaz egindako jarduera Igandea, urriak 18 12.00 | BBK Sala Magia-ikuskizun familiarra & steampunk · Tnt TOR & TXOBORRO MAGOAK Euskaraz. Sarrera behar da 18.30 | BBK Sala RODRIGO CORTÉSen umorezko 10 sekuentziarik gustukoenak JUAN BASekin solasean Sarrera librea tokia bete arte. Liburu-sinaketa Ostirala, urriak 23 18.30 | Arte Ederren Museoa · Entzunaretoa ‘Etorkizuneko museoak’ MANUEL FONTÁN & AGUSTÍN FERNÁNDEZ MALLO RAFAEL ORBEGOZOrekin solasean Sarrera librea tokia bete arte. Liburu-sinaketa 20.00 | Arte Ederren Museoa · Entzunaretoa RAY LORIGA eta ALFONSO J. USSÍA solasean Sarrera librea tokia bete arte. Liburu-sinaketa Larunbata, urriak 24 12.00 | Espacio Joker Aurkezpena · ‘Etxe sorgindu ñimiñoa’ LAURA FERNÁNDEZ Sarrera librea tokia bete arte. Liburu-sinaketa 19.00 | Guggenheim Bilbao Museoa · Entzunaretoa ‘Azcona, 100 urte’ FERNANDO TRUEBA, MARIBEL VERDÚ, MANUEL GUTIÉRREZ ARAGÓN & BERNARDO SÁNCHEZ Sarrera behar da Igandea, urriak 25 19.00 | Guggenheim Bilbao Museoa · Entzunaretoa ‘Zientzia eta fikzioa: posible denaren artea’ SARA GARCÍA ALONSO, MARIANO SIGMAN & LAURA FERNÁNDEZ Sarrera behar da Osteguna, urriak 29 19.00 | Bidebarrieta Kulturgunea MARIANA ENRIQUEZ MÓNICA CRESPOrekin eta BEGO ORBEZUArekin solasean Sarrera gonbidapenarekin. Liburu-sinaketa Bidebarrieta Kulturgunearekin eta Páginas de Espuma argitaletxearen laguntzaz egindako jarduera Ostirala, urriak 30 19.30 | Euskalduna Jauregia · 0B Sala MICHEL HOUELLEBECQ eta RODRIGO BLANCO CALDERÓN solasean Frantsesez, aldibereko itzulpenarekin Sarrera behar da. Liburu-sinaketa Larunbata, urriak 31 12.00 | Espacio Joker Zientzia-fikziozko tailerra haurrentzat Izen-emateak hemen: jokercomics.es 19.00 | Bilborock aretoa ‘Glitch’ belaunaldia. Bai mundo berria SARA BARQUINERO/ CARLA NYMAN Sarrera librea tokia bete arte. Liburu-sinaketa 22.00 | Bilborock aretoa ‘Mars Attacks Festa!’ DJ BLACKYPUB Sarrera behar da ERAKUSKETAK ALBERT MONTEYS · HARRIRADUNA KOSMIKOA EL ASOMBRO CÓSMICO | COSMIC WONDER Urriak 6 - Azaroak 1 | Azkuna Zentroa - Mediateka BBK Urriak 15 - Azaroak 30 | Metro Bilbao • Urriak 15 - Azaroak 15 | Eliptikoa (Diputazioa) // San Mamés (Luis Briñas) • Urriak 16/30 | Indautxu ‘AZCONA, UMORISTA GRAFIKOA’ Urriak 16/30 | Yhon Jauregia (Alde Zaharra)