
Ipar Eszena Bidea 2026: "Atra Bilis"
2026(e)ko azaroaren 1(a), igandea
Teatro Coliseo
Eibar
10 €
2026ko Ipar Eszena Bidean jaialdiaren barne. Atra Bilis-en gorroto eta saminez beteriko lau andre zahar Nazaria Alba Montenegroren senarraren gaubeilan elkartu dira, ekaitz-gau batean. Giroa egokia da solasaldirako, eta oroitzapenak, desamodioak, sekretuak eta ezkutuko gorrotoak agertuko dira, Pandoraren kutxa irekirik. Dena dago prest komediarako. Izan ere, Atra Bilis komedia beltz, basati, distiratsu eta dinamikoa da, ororen gainetik. Bertako lau emakumeek beren miseriak, beldurrak eta desirak dakartzate eszenatokira, denbora- eta espazio-batasun zoragarri batez. Saritutako komedia beltza da, oso beltza, senide-hiltzailez, katu-hiltzailez eta antzekoez betea. Atra Bilis antzezlanak 2026ko Oh! Sarietako Ikuskizun Onenaren Saria, Zuzendaritza Onenarena (Sandro Cordero), Emakumezko Antzezpen Onenarena (Cristina Lorenzo) eta Jantziteria Onenarena (Azucena Rico) jaso ditu. Fitxa artistikoa: Dramaturgia: Laila Ripoll Zuzendaritza: Sandro Cordero Interpreteak: Laura Orduña, Cristina Lorenzo, Bea Canteli, Concha Rodríguez Jantziteria-diseinua eta jantzigintza: Azucena Rico Argiztapen diseinua: Félix Garma Gune eszenikoa: Carlos Lorenzo Soinu-gunea: Mr. Wonder Borroka eszenikoko espezialista: Kike Inchausti Eszenografia eta atrezzoaren gauzatzea: Nuria Trabanco Grafikoak: Catastrofeelingood Argazkiak: Áureo Gómez Komunikazioa: Marta Barbón Zuzendari teknikoa: Pancho Villar Ekoizpen exekutiboa: Begoña García