
Zinemateka Azkuna Zentroa "Trantsizioko zinemagileak": "Cría cuervos"
2026(e)ko azaroaren 2(a), astelehena → 2026 aza. 5(a)
Golem Alhóndiga
Bilbo, Bizkaia
5 €
Azkuna Zentroko "Trantsizioko zinemagileak. Eraldatzen ari den herrialde baten kontakizunak" Zinematekaren barne. Anak gogoan du hogei urte lehenago aita hil zitzaionetik gertatu den guztia. Bederatzi urteko alabak uste du boterea duela berarekin bizi direnen bizitza eta heriotzaren gainean. Anak uste du beste botere bat duela: bere amaren laguntza eskatzea. Aspalditik hilda egon arren, samurtasunez eta, batzuetan, nagusitasunez betetako harremana berpizten da berarekin. Ba al dakizu… Filmaren izenburua “Cría cuervos y te sacarán los ojos” (Emaiok aterpe gaiztaginari, bera dukek salatari) esaera zaharraren lehen zatia da. Jasotako hezkuntzaren aurka seme-alabek egindako matxinadari dagokio. Carlos Sauraren filmetan, belaunaldi berrien matxinadaren sinboloa zen. La prima Angélica (1975) lanean, esaldia zentsuratu egin zuten. Cría cuervos lanean, frankismoak Madrilgo familia burgestu batean izan zuen eragina islatzen da.