Zerdago
← Itzuli agendara
Musikagileak 2026: CHROMA KOLLEKTIV
MusikaesKulturklik

Musikagileak 2026: CHROMA KOLLEKTIV

2026(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

Musikene. Centro Superior de Música del País Vasco

Donostia, Gipuzkoa

2026-2027ko Musikagileak zirkuituaren barne. TOMÁS JESÚS OCAÑA GONZÁLEZ, klarinetea SARAH BETH OVERCASH, bibolina LEONARD MELCHER, bibolina ANNA JURRIAANSE, biola ALBERT KUCHINSKI, biolontxeloa LEH-QIAO LIAO, pianoa Interpreteen oharra: Chroma Kollektiv nazioarteko hamaika musikarik osatzen duten taldea da. International Ensemble Modern Academy (IEMA) 2024/25 ikasturtean sortua, ensenbleak musika garaikidea taularatzen du, kultura arteko ikuspegi eta zentzu berritzaileen bidez, entzuleak tradizioak zalantzan jartzen dituzten konposizioak aztertzera gonbidatuz. Urkizaren Pièges de neige obran, gainazalaren azpian obrari izenburua ematen dioten elurrezko tranpen arriskuak edo entzuleak artistaren perspektibatik artea begiratzera gonbidatzen duten formak ezkutatzen dira geruza ezegonkorretan. Ibarrondoren Phalènen ematen den transformaziotik quasi una sonatina musika-formatik aldentzen den Barajasen obrara, eta bertatik Iturregiren Mamá está equivocada piezara egingo dugu bidaia, umetasunaren ziurtasunak hautsiz edo hauek zalantzan jarriz. Egitaraua Aftermath of Implosionekin amaituko da, Helga Ariasen obra, musika paisaia aldakor eta soinuaren apurketan oinarritutako proposamenarekin.