Zerdago
← Itzuli agendara
Bazen Behin 2026: Nere Ariznabarreta "Bertoko eta urrutiko ipuinak"
AntzerkiaesKulturklik

Bazen Behin 2026: Nere Ariznabarreta "Bertoko eta urrutiko ipuinak"

2026(e)ko azaroaren 13(a), ostirala

Biblioteca de Barakaldo (Lutxana)

Barakaldo

Gratis (inscripción)

2026ko Bazen Behin programaren barne. Bertoko eta urrutiko ipuinak ipuin kontaketa saioa Nere Ariznabarretarekin. Maitasuna, konfidantza eta biziraupena bezalako gai unibertsaletaz arituko gara kultura ezberdinen begiradapean; Sioux indiarrak, tuneztarrak eta euskal herritarrak gehiago ezagutuz. Errespetu eta umoretik kontatu eta kantatuko ditugun leienda hauetan amets harrapakariak, arranoak, basamortuak, astoak, merkatariak, baserriak, anai – arrebak eta mendiak azalduko zaizkigu. Zuzeneko musikak leku bakoitzera eramango gaitu bertako kulturen usain eta zaporeak gogora ekarriz. Iraupena: 60 minutu Adina: 5 - 8 urte