Zerdago
← Itzuli agendara
Elkarguneak 2026: Podcast-a zuzenean: "Bombificadas" (Samantha Hudson eta María Barrier)
BesteKulturklik

Elkarguneak 2026: Podcast-a zuzenean: "Bombificadas" (Samantha Hudson eta María Barrier)

2026(e)ko azaroaren 14(a), larunbata

Ciudadela

Iruñea, Nafarroa

Gratis

Elkarguneak: begiradak beste diziplina batzuetara kultur proiektu feministaren hirugarren edizioa Ziudadelako Arma aretoan antolatuko da: lau saio izanen dira, bat hilabete bakoitzeko, irailaren 24tik abenduaren 10era bitarte. Zikloa Iruñeko Udalak antolatzen du, eta Letraheridas programak eginen ditu komisario-lanak. Egitasmoak diziplina artistiko desberdinetako emakumeen arteko topaketak proposatzen ditu elkarrizketan aritu daitezen, eta gai batean aditua den emakume nafar bat arituko da bitartekari-lanetan. Horrez gain, zuzeneko podcast bat barne hartzen du zikloak. Hauek dira gonbidatu dituzten emakumeak: Regina López Muñoz eta Lucía Bahona itzultzaileak; Marta Echeverría, María Guerra eta Pepa Blanes kazetariak; Aloma Rodríguez idazlea; eta Samantha Hudson diziplina anitzeko artista, zeinak María Barrier eduki-sortzailearekin batera podcasta gidatuko baitu. Saioak doan dira, leku guztiak bete arte, eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea. Zikloak aurrera eginen du azaroaren 14an (larunbata), 14:00etan: Bombificadas izeneko aisialdiko podcast kulturala eginen da zuzenean, ironia, umorea eta genero-ikuspegia ardatz hartuta, eta Samantha Hudson artistak eta María Barrier eduki-sortzaileak arituko dira gidari-lanetan.