
Lucia Lacarra Ballet: "A.I. (Amalur Indarra)"
2026(e)ko azaroaren 14(a), larunbata
Muxikebarri - Centro de Arte, Cultura y Congresos de Getxo
Getxo
20 €
Non geratu da giza sormena adimen artifizialak menderatutako mundu honetan? Mundu distopiko batean, adimen artifiziala gizakiaren bizitzako alderdi guztietan gailenduko delarik, sistemaren balizko aldaketa subertsibotzat hartuko da aurrez ezarritako arauak zalantzan jartzen dituen gizabanako oro, eta, beraz, desagerrarazi egin beharko da, bake eta segurtasun kolektiboak ez hondatzeko. Etorkizun kezkagarri horretan, Amalur sortu da, gizateria lozorro emozionaletik esnatzeko eta Ama Lurraren indarrarekin birkonektatzen saiatzeko. Adimen artifiziala (AI, ingelesezko sigletan) agertzeak aukera ugari zabaldu ditu, eta itxaropen handiak sortu ditu gizateriaren etorkizunari buruz; baina, aldi berean, hainbat zalantza, ziurgabetasun eta beldur planteatzen ditu. AIarekin, non geratuko dira gizaki bihurtzen gaituzten sentimenduak? Zer espazio geratuko da sormenerako? AI (Amalur Indarra) Lucia Lacarra Balleten bigarren ekoizpena da, Lost Letters ikuskizun txalotuaren ostean —Lost Letters Arriaga Antzokian estreinatu zen, eta Lucia Lacarra euskal izarra buru duen konpainiaren debuta izan zen—. Fitxa artistikoa: Kontzeptua eta eszenako zuzendaritza: Lucia Lacarra & Matthew Golding Koreografia: Matthew Golding & Juanjo Arqués Dantzariak: Lucia Lacarra, Matthew Golding, Josué Ullate & Lucia Lacarra Ballet Musika: Leonard Bernstein, Max Richter, Jóhann Jóhannsson, Hans Zimmer, Kjartan Sveinsson Argiztapen-diseinua: Eduardo Chacón Jantziak: Betitxe Saitua