Zerdago
← Itzuli agendara
Udazkena musikaz 2026 - Alegiako Organo jaialdia
Jaiak eta jaialdiakKulturklik

Udazkena musikaz 2026 - Alegiako Organo jaialdia

2026(e)ko irailaren 26(a), larunbata → 2026 aza. 14(a)

Alegia

Irailaren 26an hasi eta azaroaren 14ra bitartean ‘Udazkena musikaz’ I. Alegiako Organo jaialdiaren lehen ekitaldia ospatuko da. Organoa ardatz duten lau emanaldi eskainiko dira, beti ere beste instrumenturen batek edo kantuak lagunduta. Alegiako organoaren 145. urteurrenaren harira antolatu den jaialdia da eta Udalak herritarrak kontzertuetara hurbiltzera animatu nahi ditu. Segidan duzue emanaldi bakoitzari buruzko informazio zehatza: Irailak 26, larunbata Organo eta tronpeta kontzertua. Oier Gaston (organoa) eta Mikel Maniega (tronpeta). 20:00etan elizan. Urriak 24, larunbata Organo eta kantu kontzertua. Gerardo Rifon (organoa) eta Juncal Baroja (sopranoa). 20:00etan elizan. Azaroak 6, ostirala Organo kontzertua Juan de la Rubia. 20:00etan elizan. Azaroak 14, larunbata Organo eta koral kontzertua. Matias Sagreras & Ensembe 16’ 20:00etan elizan.