Zerdago
← Itzuli agendara
Gazte Talent 2026
BesteesKulturklik

Gazte Talent 2026

2026(e)ko irailaren 17(a), osteguna → 2026 aza. 16(a)

Gasteiz, Araba

Gazte Talent, Jimmy Jazz Elkarteak Gasteizko Udalaren Gazteria eta Kultura Zerbitzuekin elkarlanean antolatzen duen musika talde eta bakarlari gazteen lehiaketa da. Laboral Kutxa eta Arabako Foru Aldundia lehiaketaren babesleak dira; Araba Euskaraz, IAK- Izaskun Arrue Kulturgunea eta Gasteiz Hoy, laguntzaileak. Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Konderrian bizi, ikasi edota lan egiten duten 14-35 urte bitarteko gazteek har dezakete parte. Taldekideen %25a 35-40 urte bitartean izatea onartuko da. 2026an 12. edizioa ospatuko du lehiaketak. Sortzen gazte sorkuntza programaren baitako deialdia da. Ikusi lehiaketaren oinarriak Izena emateko epea irailaren 17tik azaroaren 16ra artekoa izango da, biak barne. Izen-ematea online edo aurrez aurre egin ahalko da, lehiaketaren oinarrietan zehazten den dokumentazioa aurkeztuz. Online: posta elektroniko bat bidalita gaztetalent@gmail.com helbidera, gaian “Gazte Talent 2026” eta taldearen edota bakarlariaren izena jarrita. Aurrez aurre: Jimmy Jazz aretoaren bulegoetan (Aldabe kalea 34, 1. esk. - Ordutegia: 10:00 -14:00) edota Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan (Plaza Berria 1 - Ordutegia (astelehenetik ostiralera): 10:00 - 14:00 eta 17:00 - 19:00 (arratsaldez astearte eta ostegunetan soilik).