Zerdago
← Itzuli agendara
Arte Hartze Zikloa 2026: Arte eman festa + If Matxikote + HOR-HOR
MusikaesKulturklik

Arte Hartze Zikloa 2026: Arte eman festa + If Matxikote + HOR-HOR

2026(e)ko azaroaren 21(a), larunbata

Aiaraldea Ekintzen Faktoria

Llodio

8 / 10 / 12 €

2026ko Arte hartze Zikloaren barne. Arte Eman Festa 2026 Arte Eman festari hasiera emango zaio 18:00etan Sormen egonaldietan parte hartutako artisten lanak eta If Matxikote bekadunaren arteko mahai-inguru batekin. Bertan, gertutik ezagutu ahal izango ditugu sorkuntza proiektuen tripak, kontraesanak eta egiteko modu desberdinak. Aukera paregabea izango da artisten artean saretzeko eta kolektibizatzeko. If Matxikote Mahai-inguruaren ostean, If Matxikoteren erakusketaz gozatu ahal izango dugu. HOR-HOR Amaitzeko, HOR-HOR xiberutarren kontzertua izango dugu. Haien hitzak kanta, kanta: Itxaro Borda, Francis Jammes, Josean Artze, Manex Lanatua, Jean Giono eta ezinbestekoak zaizkien beste poeten idatzietaz abiatuz, Xiberu txokoko soinu bitxiak eskainiko dizkigute, hizkuntzen intimitatean, ahots soilez baita artetarik kontrabaxuz eta teklatuz lagundurik.