
Marrazketa-ikastaroa Guggenheim Museoan: "Lagunartean marrazten"
2026(e)ko urriaren 17(a), larunbata → 2026 aza. 22(a)
Museo Guggenheim Bilbao
Bilbo, Bizkaia
35 / 40 €
Antolakuntzak jakinarazten du: Zer egingo dugu? Tailer honek marraztea esperientzia partekatua ere izan daitekeela ulertaraziko digu. Taldean marrazten ikasteak abantaila asko ditu: dibertigarria da, parte hartzera bultzatzen du, ideia berriak pizten ditu eta ikuspegi desberdinetatik begiratzen laguntzen digu. Jolasaren, lankidetzaren eta inprobisazioaren bidez, eraldaketak onartzen eta modu kolektiboan imajinatzeko modu berriak aurkitzen ikasiko dugu. Egunetako bakoitzean, elkarlanean jorratu beharreko marrazketa-erronka bat izango dugu. Urriak 17 eta 18: Ispilu-marrazkia Binaka jarrita, lerroz lerro marraztuko dugu, besteak egiten duen marrazkiari jarraituz, ispilu bat bagina bezala! Urriak 24 eta 25: Zuhaizpean Enbor baten marrazkia eskuz esku joango da. Adar bat, hosto bat, fruitu bat, habia bat… bakoitza gauza bat gehituz joango da harik eta berriro marrazkia hasi duen pertsonarengana iritsi arte. Horra hor sorkuntza kolektiboa. Urriak 31 eta azaroak 1: Koloretako itsasadarra Itsasadarra Bilboren bihotza eta eraldaketaren isla da, eta itsasontzi fantastikoz, zubiz, ur gaineko lorategiz eta asmatutako eraikinez osatutako irudimenezko hiri bat egiteko abiapuntu izango dugu. Azaroak 7 eta 8: Ezkutuko giltza Lorategi handi bateko landareen artean giltza bat aurkitzeko gai al zara? Eta gorila baten ilajean? Azaroak 14 eta 15: Ikerketa-brigada Lurralde ezezagun batean ari diren esploratzaileak bagina bezala, Dan Flavin artistaren erakusketako obrak ikertuko ditugu. Azaroak 21 eta 22: Ustekabeko izakiak Ausaz nahastutako buruak, hankak, hegoak, eskuak, gorputzak eta isatsak erabilita, izaki harrigarrien bestiario kolektibo bat asmatuko dugu. Saioen gidariak: Raúl Domínguez Pazo eta Mónica Martínez Plaza-kopurua mugatua da