
U.Lab 2026: "Sortzen ari den etorkizunetik lideratzeko esperientzia"
2026(e)ko urriaren 8(a), osteguna → 2026 aza. 26(a)
Tabakalera
Donostia, Gipuzkoa
Inscripción
U.Lab norberaren, kolektiboaren eta sistemaren eraldaketarako bidaia da, kontzientziadun lidergoa eta inpaktua duen berrikuntza bultzatzen dituena. MITeko Presencing Institute-ren U Teorian oinarrituta, laborategi honek helburuarekin konektatzeko eta kontzientzia berritu batetik jarduteko espazio seguru, ausart eta sortzaile bat eskaintzen du. U.Lab-en parte hartzea hau da: Pentsatzeko eta jokatzen ohiko moduak askatzea Norbere buruari, besteei eta sistemari sakontasunez entzutea Intuizioarekin eta borondatearekin konektatzea egoera berria ager dadin Ideiak kristalizatzea, egiteko modu berriak islatzen dituzten prototipoen bidez 2026ko irailean abiatuko dugu 12. edizioa, doan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Partaidetzarako Sailaren babesari esker. Ikastaroa urriaren 8tik azaroaren 26ra egingo da, asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara, Impact Hub Donostian. Ikusi egutegi osoa