
IZAKI GARDENAK (Bira amaierako kontzertuak)
2026(e)ko azaroaren 5(a), osteguna → 2026 aza. 27(a)
Gasteiz, Araba
2025aren hasieran bueltatu zen Izaki Gardenak eszenatokietara lau urteko ausentzia baten ondoren, Orube (Alde ilunA, 2024) diskoa aurkezteko gogoak indarberrituta. 30 kontzerturik gora eskaini zituzten eta urtea bukatzerako beste disko bat argitaratu zuten, B aldeko kantuez eta moldaketez osatutako Sitsak. Aurten ere eskaini dituzte kontzertuak eta udan Gakobeltz estudioan sartu dira, “Itzal handi bat” kantu berria eta Anari-ren “Aingura hegodunak” abestiaren moldaketak grabatzeko. Itzuleraren amaiera ospatzeko bi kantu, “gero arte” esan nahi duten bost kontzerturekin batera. 2026-11-05, Bilbo, Kafe Antzokia. 2026-11-13, Atarrabia, Totem (+ Bide). 2026-11-14, Donostia, Intxaurrondo (+ Hondora). 2026-11-21, Berriz, Kultur Etxea. 2026-11-27, Gasteiz, Jimmy Jazz (+ Sara Zozaya).