
Bazen Behin 2026 - Barakaldoko ipuin kontaketa programa
2026(e)ko irailaren 18(a), ostirala → 2026 aza. 27(a)
Barakaldo
Inscripción
Bazen Behin programak familia osoarentzako ipuin-kontalarien mundua sustatu nahi du Barakaldoko haur saila duten udal liburutegietan. Horretarako, hurrengo hilabeteetan, interesa duten pertsonek beren seme-alabekin joan ahal izango dira liburutegietara, eta eskarmentu handiko ipuin-kontalarien kontakizunaz gozatu ahal izango dute. Hiru adin tarteko saioak eskainiko dira: 1-3 urte bitarteko umetxoentzat, 2-4 urte bitartekoentzat eta 5-8 urte bitartean daudenentzat. Ipuin guztiak euskaraz kontatuko dira ikasgeletatik kanpo euskararen erabilera sustatzeko. Saioak irailean hasi eta azaroan amaituko dira eta doanekoak izango dira. Beharrezkoa da ipuin-kontaketa bakoitzaren aurretik izena ematea, bai web orriaren bitartez zein liburutegietan bertan. Haurrek pertsona heldu batekin egon behar dute. 25 haur eta 25 heldu gehienez saio bakoitzeko (Barakaldon erroldatutakoek lehentasuna izango dute plaza-kopurua osatuz gero). Izena-emateko epea saio bakoitza baino astebete lehenago irekiko da. BAZEN BEHIN PROGRAMAZIOA 2026 Irailak 18 Gurutzetako Liburutegia: Lur Korta "Ipuinen festa" (18:00-19:00) 5-8 urte Irailak 25 San Bizenteko Liburutegia: Ameli "Urtaroz urtaro" (18:00-19:00) 1-3 urte Gurutzetako Liburutegia: Ane Gebara "Oihaneko tirabirak" (18:00-19:00) 5-8 urte Urriak 2 Lutxanako Liburutegia: Iraitz Lizarraga "Ipuinak saltsan eta ametsak dantzan" (18:00-19:00) 5-8 urte Retuertoko Liburutegia: Amaia Puin "Zup-zup, zopa ipuinak" (18:00-19:00) 5-8 urte Urriak 16 Arrontegiko Liburutegia: Maite Franko "Jateko moduko ipuinak" (18:00-19:00) 5-8 urte Gurutzetako Liburutegia: Dorleta Kortazar "Jan eta jan" (18:00-19:00) 5-8 urte Urriak 23 Lutxanako Liburutegia: Sorgina Txirulina "Ipuinen lorategia" (18:00-19:00) 2-4 urte San Bizenteko Liburutegia: Lur Usabiaga "Zapata magikoak" (18:00-19:00) 5-8 urte Urriak 30 Arteagabeitiako Liburutegia: Ana Apika "Besoetako ipuinak" (18:00-19:00) 1-3 urte Retuertoko Liburutegia: Saioa Aizpurua "Kamishibai ipuinak" (18:00-19:00) 5-8 urte Azaroak 6 Gurutzetako Liburutegia: Maider Alcelay "Ipuin hegalariak" (18:00-19:00) 5-8 urte San Bizenteko Liburutegia: Inés Bengoa "Kamishibai, ipuin japoniarrak" (18:00-19:00) 5-8 urte Azaroak 13 Arteagabeitiako Liburutegia: Zirkugintza "Super ni" (18:00-19:00) 5-8 urte Lutxanako Liburutegia: Nere Ariznabarreta "Bertoko eta urrutiko ipuinak" (18:00-19:00) 5-8 urte Azaroak 20 Arteagabeitiako Liburutegia: Pello Añorga "Korri, korri" (18:00-19:00) 5-8 urte Gurutzetako Liburutegia: Bego Alabazan "Liburuen magia" (18:00-19:00) 5-8 urte Azaroak 27 Gurutzetako Liburutegia: Alara "Puxika piratak" (18:00-19:00) 2-4 urte Arrontegiko Liburutegia: Ixabel Agirresarobe "Udazken, ken, ken..." (18:00-19:00) 5-8 urte