Erakusketa: Modaren B aldea - Ekoizpena, kontsumoa eta inpaktua
2026(e)ko azaroaren 21(a), larunbata → 2027 urt. 6(a)
Gasteiz, Araba
11:00 - 20:00 Ataria Publiko guztiak Elebiduna Industriaren ingurumen- eta gizarte-inpaktuak azaltzen dituen erakusketa informatiboa, jantzi baten balio-kate osoa lantzen duena: lehengaiak, haria eta ehuna, diseinua, ekoizpena, akaberak, logistika, salmenta, erabilera eta bizi-zikloaren amaiera. Era berean, kontsumo arduratsurako eta ekoizpen jasangarrirako alternatibak aurkezten ditu, material alternatiboen (birziklatuak edo birsortzaileak) laginekin eta modu jasangarrian egindako jantziekin, upcycling teknikak edo 0 waste patroigintza erabiliz. Edukiak panel informatiboen, instalazioen, laginen eta formatu digital interaktiboen bidez aurkeztuko dira. Sortzailea: Airí Ferrer. Fashion Revolution Sarbidea Sarrera librea lekuak bete arte.