Zerdago
← Itzuli agendara
"Balerdi. Lerro infinitua" (Bilboko Arte Eder Museoaren Inaugurazio programa)
ErakusketaKulturklik

"Balerdi. Lerro infinitua" (Bilboko Arte Eder Museoaren Inaugurazio programa)

2026(e)ko urriaren 6(a), asteartea → 2027 urt. 21(a)

Museo de Bellas Artes de Bilbao

Bilbo, Bizkaia

Gondra Barandiarán Fundazioak babestutako Kabinetea eremua erakusketa-gune bat da, museoak duen lan grafiko, marrazki eta argazkien bilduma oparoa ikusgai jartzeko. Horrekin batera, urtero, hiru erakusketaren bitartez azpimarratuko da diziplina horien berezitasuna. Lehenbizikoak, Balerdi. Lerro infinitua izenekoak, arreta emango dio artista horrek –XX. mendearen bigarren erdian Espainiako giro artistikoan izandako berezienetako batek– marrazkilari gisa egindako lanari. 50 obraren baino gehiagoren bitartez, modu antologikoan erakutsiko da Rafael Ruiz Balerdik (1934-1992), 50eko hamarkadan bere ibilbideari ekin zionetik, marrazkigintzaren alorrean egindako lan etengabea, zenbait teknikaren eta gairen bitartez. Urriaren 6tik aurrera. Inaugurazio programa.