
Sarrerak Niko Etxarti omenaldia (azaroak 28 - Tanka Aretoa)
2026(e)ko azaroaren 28(a), larunbata · 20:00
Donibane Lohizune, Lapurdi
Euskal publikoak hitzordu bikoitza du azaroan Niko Etxarten ondare oparoa ospatzeko; euskal rock-and-rollaren aitzindariak bi kontzertu egingo ditu, azaroaren 21ean Getxon (Muxikebarri, 20:00) eta azaroaren 28an Donibane Lohizunen (Tanka, 20:00), 50 urtetik gorako ibilia gogoratu eta ospatzeko. Bi gaualdiotan, Niko Etxarten ibilbideko kantu esanguratsuak entzun ahalko dira, Zuberoako doinu tradizionalekin eta ekitaldirako propio prestatutako kolaborazioekin batera. Oholtzan, Hapa-Hapa taldea (Dominic Earl, Kiki Graciet, Zedrik Ilhardoi, Thomas Saez, Xabi Etxeberri eta Didier Real) izango du lagun Etxartek, ohi bezala, baita Robert Larrandabürü eta Dominika Eiheraberri, Anje Duhalde, Xabaltx kantautorea eta Anne Bidalun abeslaria ere. Gainera, Xabi Leon, Süne, Pello Artabe (Eskean Kristö), Irantzu Garamendi eta Ainhoa Aranburu musikarien kolaborazioa ere egongo da.