"Geologia eta gizakia"
2026(e)ko urriaren 3(a), larunbata
Oiartzun
6 €
Antolakuntzak jakinarazten du: Meatzaritza eta trengintzarekin lotuta, Oiartzungo Karrika eta Ergoien auzoek badute zer esateko handia, izan ere, XX.mendearen lehenengo erdian, auzo horietatik igarotzen ziren, hurrenez hurren, Artikutzako trena eta Arditurriko trena. Artikutzako trenak material ezberdinak garraiatu zituen, Orereta zutela helmuga, gero Norteko Ferrokarrilean lur bidez sakabanatu ahal izateko. Materialen artean, Elamako meategiko kaolina, burdin mineralak eta Artikutzako basoko egurra eta ikatza zeuden, baita Karrikako harrobitik erauzitako ofita ere bai. Arditurriren kasuan, burdin mineralak, galena eta esfalerita Pasaiako badiaraino garraiatzen zuten, bertan itsasontzietan kargatzen zituztela. Irteera honetan baliabide horien jatorri geologikoaz mintzatuko gara eta beraien erabilera nolakoa izan zen ere argituko dugu. Irteera honekin, Oiartzungo paisaian dauden elementu geologikoen eta giza elementuen arteko lotura nolakoa izan den azalera aterako dugu, alde batetik memorian gal ez dadin eta bestalde, erakusteko geologia eta gizakia betidanik egon direla hertsiki lotuta. Informazio gehiagorako edota izena emateko, deitu edo idatziguzu: 943 26 05 93 / luberrimuseoa@gmail.com