
Irakurketa kluba: "Barazkijalea" (Han Kang)
2026(e)ko urriaren 19(a), astelehena
Biblioteca de Pasaia (Antxo)
Pasaia
Doan
Ikasturte berriarekin, Pasaiako liburutegietako euskarazko Irakurketa Kluba martxan hasiko da urrian. Urtero bezala, saioak irekiak eta doakoak izango dira. Hainbat estilo jorratzen dituzten liburuak landuko dituzte urtean zehar, batzuk euskal idazleek idatzitakoak eta beste batzuk itzulpenak direnak. Saio guztiak 19:45ean izango dira Pasaiako liburutegietan eta moderatzaile lanetan Xabier Etxaniz Rojo idazle pasaitarra arituko da. Pasaitarrek gogoan izan behar dute Irakurketa Klubean parte hartzeko, egokiena liburua aldez aurretik irakurtzea dela, egun horretan elkarrekin eta moderatzailearen laguntzarekin solastatzeko. Sinopsia: Yeongye emazte zintzo, ohiko eta xarmarik gabe bat da, gau batez, senarraren ezusterako, hozkailuan duten haragi guztia botatzen duena, barazkijale bihurtzeko. Hortik aurrera, beste hainbat erabaki hartuko ditu bizitzan, zirt-zart, bere familia inarrosi eta noraezean utziko dutenak. Istorio bitxi bezain misteriotsua, azpian gure zibilizazio osoaren oinarriak kolokan jartzera datorrena.