Zerdago
← Itzuli agendara
Ja! Bilbao 2026: MICHEL HOULLEBECQ RODRIGO BLANCO CALDERÓNekin elkarrizketan
ErakusketaesKulturklik

Ja! Bilbao 2026: MICHEL HOULLEBECQ RODRIGO BLANCO CALDERÓNekin elkarrizketan

2026(e)ko urriaren 30(a), ostirala

Palacio Euskalduna

Bilbo, Bizkaia

6 €

Ja! jaialdiaren 2026eko edizioaren barruan. Houllebecq itzal handiko idazlea da literatura garaikidean, eta zientzia-fikzioaren zale handia izan da betidanik. “La posibilidad de una isla” eta “Sumisión” eleberrietan nahiz gizateriaren azkenak kontatzen dituen azken diskoan, zientzia-fikzioaz baliatu izan da beti, neurri handiagoan ala txikiagoan. Hala, genero horren bitartez, egileak etorkizuna proiektatu du, eta errealitatearen gaineko ikuspegi zorrotza —eta askotan deserosoa— eman. Hamasei urteren ondoren, Houellebecq jaialdian izango dugu berriz, zientzia-fikzioarekin duen lotura berezia komentatzeko. Hartara, haren irakurle sutsuenetako bat izango du bidelagun: Rodrigo Blanco Calderón idazlea, alegia. Frantsesez, aldibereko itzulpenarekin. Sarrerak 6€. Liburu-sinatzea.