Zerdago
← Retour à l'agenda
"Enjambre"
CinémaesKulturklik

"Enjambre"

lundi 15 janvier 2024 → 28 déc. 2027

eFilm (eLiburutegia)

Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; Iratik kanpoan pasatu ditu azken hamabost urteak eta lagunei buruzko gauza asko galdu ditu. Nereak ere bai, baina ezibestean; hiru seme alaben kargu egin behar izan duelako eta ez duelako denborarik izan lagunekin egoteko. Garazi ama hasiberria da eta berak ere galdu ditu gauzak, baina sekula ez duelako bere lekua topatu. Maialen, ordea, gaitz baten ondorioz urrundu da lagun artetik eta beldur handia dio galerei. Amaia behintzat ez du galdu. Hura izan du bidelagun, nahiz eta erraz asko galtzen den bere munduan. Eta Leireri... Leireri, bera konturatu ez arren, gutxi falta zaio zein galduta egon daitekeen jakiteko. Asteburu "eroa" izan behar zuena, are gehiago erotuko da mahai gainera aterako diren gauzekin; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Erlauntz bereko erleak beti elkarrekin ibiltzen omen dira hura puskatzen den arte. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira....