Zerdago
Retour à l'agenda
Ondarearen Egunak Donibane Garazin
AutreesKulturklik

Ondarearen Egunak Donibane Garazin

samedi 19 septembre 2026

Saint-Jean-Pied-de-Port, Behe-Nafarroa

Libre

2026ko Ondarearen Egunen gaia Ondarea lanjerean izanki, Donibane Garaziko hilerri zaharrari buruz mintzatzea begi-bistakoa zen. Urteak dira zaharberritze-lanetan ari direla, Herriko Etxearen eta Lauburu nahiz Terres de Navarre elkarteen laguntzari esker. Aitzineko urteetan bisitak egin badira ere, aurten ikuspegi poetikoago eta originalagoa proposatuko da, historiaz eta istorioz beteriko hilerri honi beste begirada bat eskaintzeko. Testuak Eric Le Blayren eta PoeziGara kolektiboko kideen eskutik izanen dira, eta Jean Christian Irigoyenek musikaz lagunduko ditu. Ezagunak diren hilobi batzuk aipatuko dira, baina hilobi anonimo eta desagertuei arreta berezia eskainiko zaie, ondare hori arriskuan egon dela eta oraindik ere arriskuan dagoela erakusten baidute. Ibilaldi poetiko eta musikalaren amaieran, publikoak Terres de Navarre eta Lauburu elkarteetako kideekin mintzatzeko parada izanen du. Bertan izanen dira zenbait familiaren historiari, haien ikerketa-lanari eta hilobien arkitekturari buruzko galderei erantzuteko.