
Bertso Passion: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
mercredi 30 septembre 2026
Teatro Victoria Eugenia
Saint-Sébastien, Gipuzkoa
Gratis (con invitación)
Bertso Passion Bertsolaritzaren tradizioa mendez mende loratu da, bere pasioari, buru-argitasunari eta bat-batekotasunez poesia sortzeko gaitasunari esker belaunaldiak liluratuz. Gainera, gizarteko joera eta kezken isla da, eta Euskal Herriko kultura-adierazpen berezi eta goraipatuenetako bat bihurtu da. Passion for Knowledge jaialdiaren edizio berri honetan, bertsolaritzako izen handiak bilduko dira Victoria Eugenia Antzokian publiko guztiari zuzendutako saioa eskaintzeko. Bat-bateko poesiaren aberastasunaz eta bertsolarien talentuaz gozatzeko aukera paregabea izango da. Jaialdiko saio publiko guztietarako sarrera (Bertso Passion saioetarakoa barne) doakoa eta librea izango da tokia bete arte. Horretarako, dena den, aldez aurretik doako sarrera eskuratu beharko da. Bertso Passioneko saioa euskaraz izango dira, eta gaztelaniarako nahiz ingeleserako interpretazio-zerbitzua eskainiko da. Bertsolariak: Amets Arzallus Andoni Egaña Maialen Lujanbio Alaia Martin Aitor Mendiluze Antolatzailea: Donostia International Physics Center