Zerdago
Retour à l'agenda
"Kay robot"
ThéâtreesKulturklik

"Kay robot"

dimanche 8 novembre 2026

Sala Modelo

Zarautz

4,45 €

Kay txikitatik da etorkizunaren beldur. Txip, diodo eta algoritmoz beteriko etorkizunaren beldur da. Baina etorkizuna ez dago makinen eskuetan, makinen eraikitzaileen bihotzetan baizik. Beraz, bere zortzigarren urtebetetzean robot eraikitzailea bihurtzea erabakitzen du. Baina bere izaki mekanikoak matxinatu egiten dira, eta gizateria akabatuko duen iraultza robotikoa sotzen da. Amaiera zoriontsua izango al da? Nork daki. (Ez dugu spoilerrik egingo). Hiperteknologiaren tiraniari buruzko txotxongilo komedia dibertigarri eta ameslaria. Dramaturgia eta zuzendaritza: Emilio de Pinedo Zuzendaritza laguntzailea: Idoia Ayestarán Antzezlea: David Taboada