Zerdago
← Itzuli agendara
San Tomas 2026 Bilbon: egitaraua
Jaiak eta jaialdiakKulturklik

San Tomas 2026 Bilbon: egitaraua

2026(e)ko abenduaren 21(a), astelehena

Arenal

Bilbo, Bizkaia

Abenduaren 21ean ospatzen den San Tomas azokak, gure euskal tradizio eta ohituretatik edaten du eta orotariko publikoarentzat aisialdirako ekintzak eskaintzen ditu: baserriko animalien erakustaldia, musika emanaldiak edo bizi-biziko taloen prestaketa, besteak beste. Aski ezaguna da urtero-urtero Euskal Herri osoan gogo handiz ospatzen dugula San Tomas Eguna. Kaleak argiz josita eta gabon giro zirraragarrian murgilduta daudelarik, milaka eta milaka pertsona hiriguneetan biltzen gara baserritarren jai tradizionalarekin bat egiteko. Hotza hasia dela gainera, ezinezkoa da txorizo eta odoloste talo beroen usain gozoari uko egitea. Euskadiko topaleku jendetsuenak Arrasate, Azpeitia, Bilbo, Donostia eta Lekeitio dira. Eta Bizkaia soilik kontuan hartuta, Bilbokoa da nagusiena. Aipatzekoa da hirigune guztietan abenduaren 21ean ospatzen dela, Arrasaten salbu, non hurrengo egunean egiten den. Dena dela, edonora zoazela, adin guztietako pertsonek izango duzue ondo pasatzeko abagunea.