Zerdago
← Itzuli agendara
Olentzero eta Mari Domingi Mirandaolan
BesteKulturklik

Olentzero eta Mari Domingi Mirandaolan

2026(e)ko azaroaren 8(a), igandea → 2026 abe. 21(a)

Museo del Hierro Vasco

Legazpi

9 €

Antolakuntzak jakinarazte du: Gabonetako magiaz gozatzeko prest? Olentzero eta Mari Domingi berriro ere Legazpiko Mirandaolara etorriko dira, eta aurten ere familientzako proposamen berezia prestatu dugu Lenbur Fundazioan. Mirandaolako parkean barrena ibilbide magikoa egingo dute haurrek, ipuinak, pertsonaiak eta sorpresa txikiak tarteko. Euskal Burdinaren Museoan hasiko da bisita, eta bertan Olentzero eta Mari Domingiren istorioak ezagutuko dituzte. Baina ez dira bakarrik egongo: Burdintxo bihurriaren laguntzarekin, Olentzero eta Mari Domingiren bila joango dira parkera. Azkenean, Mirandaolako Burdinolan elkartuko dira guztiak, eta familiek aukera izango dute Olentzero eta Mari Domingirekin egoteko, eskutitzak emateko eta argazkiak ateratzeko. Eta bisita borobiltzeko, danbolinean erretako gaztainak eta patxintxiak ere izango dira. Saioak azaroaren 8an hasiko dira, asteburuetan eta jaiegunetan, abendu amaierararte, eta ikastetxeentzako bisita bereziak ere antolatuko dira astegunetan. Arratsaldeko azken txandetan linterna ekartzea gomendatzen da, esperientzia are bereziagoa izan dadin.